top of page

Katalamixon Aisialdi Elkartea

2016an sortu zen Abadiñon herritik eta herriarentzat izango den aisialdi euskalduna eskaini asmoz

Abadiñoko ume eta gazteak kalean edota lokaletan sartuta egon ohi dira askotan, ez dute beste koadrilekin harreman handirik eta auzo desberdinetako umeak ez dira haien artean harremantzen, aisialdi hezitzailearen falta somatzen zen. 

​

Arazo honi erantzuna eman nahian, begirale gazte talde bat elkartu ginen duela bost urte eta Berbarok lagunduta udalak ateratako aisialdi programaren kargu egin ginen, herriko gaztetxoei lehen ez zuten aisialdi euskalduna eskainiz.

​

Bi urteko esperientziaren ondoren, begirale taldea batu eta Abadiñokoa, bertakoa izango den talde bat sortzea erabaki genuen, Katalamixon Aisialdi Elkartea. Urte hauetako esperientziari esker ume eta gazteengandik ikasteko aukera izan dugu. Ume eta gazteak beraien aisialdiaren partaide izatera animatu ditugu, parte-hartzea sustatu eta etaparen amaieran gure lekukoa har dezaten nahi dugu.


Abadiñoko ume eta gazteek aisialdi euskalduna izatea dugu helburu. “Herritik eta herriarentzakoa” izango den aisialdi hezitzailea eskaini nahi dugu.

NON GAUDE

Trañabarren 1 eta 3 arteko lokala (Pino Plaza)

Matiena, Abadiño (48220)

KONTAKTUA

654 78 97 09

​

katalamixon@gmail.com

SARE SOZIALAK

  • Facebook - Círculo Negro
  • Instagram - Negro Círculo
  • YouTube - Círculo Negro
  • Twitter - Círculo Negro
bottom of page