
.png)
KATALAMIXON AISIALDI ELKARTEA
1. EUSKARA: euskara izango da gure aisialdi ereduaren oinarria. Euskaraz hitz egin eta jolastu nahi dugu, dakienak, ez dakienari irakatsiz, elkarrengandik ikasiz, euskara erabiliz ikasten baita!
2. FEMINISMOA: taldearen elkar zaintza erdigunean jarriko duen aisialdia, elkarrekiko errespetuan eta aukera berdintasunean oinarrituko dena. Identitate, sexu, sexualitate, gaitasunen e.a.-en aniztasuna errespetatu eta ikusaraziko duena.
3. KULTURARTEKOTASUNA: guztiak hartuko dituen herria eratzea dugu helburu, aniztasuna ematen diguten ezberdintasunak errespetatu eta aukera berdintasuna bermatuko duena.
4. PARTE HARTZE AKTIBOA: ume eta gazteek erabakiguneak izatea, herrigintzan parte-hartzea, iritziak eman eta hauek martxan jartzea.
5. INGURUMENAREKIKO ERRESPETUA: ingurumena zaintzea ezinbestekoa da planeta osoarentzat eta bertan bizi garenontzat, horregatik, batez ere kontsumoa murriztearen eta ezin dena berrerabili eta sailkatzearen alde egingo dugu.